Errenterian bizi zara?

Errenteriako
Energia
Komunitatea

Herritarrez osatutako irabazi asmorik gabeko kooperatiba, herritar guztiei irekia.

Gurekin bat al zatoz?

Zeintzuk dira gure helburuak?

Errenteria erreferentzia
izatea energia
berriztagarrien
garapenean eta,
hartara, baliabide
fosilekiko
mendekotasuna
murriztea

Gure
energia-kontsumoa
murriztea, eta, aldi
berean, gure
energia-faktura
murriztea.

Energia
burujabetza aldeko
apustua egitea,
erabakiak geuk
hartuz.

Mugikortasun
jasangarriko
proiektuak gauzatzea.

Gizarte-kohesio
handiagoa eta bidezko
trantsizio energetikoa
sustatzea.

Klima-aldaketaren
aurkako borrokan
eragile aktiboak
izatea.

Gure bizi-kalitatea
hobetzea.

Gure ekonomia
bultzatzea, bertako
elikagaiak eta 0
km-ko produktuak
sustatuz.

Komunitatearen parte izan nahi duzu?

Zer da EKIHERRI Errenteriako Energia Komunitatea?

Erakunde, organismo edo tresna bat da, gaur egungo energia eredua eraldatu nahi duten herritarrek sortua, eta energia Berriztagarrien proiektuak garatzeko gaitasuna duena, tokiko esparruan, eta herritarren parte-hartzearen bidez.

Zure laguntza behar dugu

Nola egingo dugu?

Herritar guztiei irekitako prozesu baten bidez, non guk geuk erabakiko dugun nola eratu nahi dugun energia Komunitatea eta zer proiektu garatuko ditugun. Talde sustatzaileak dagoeneko erabaki du energia komunitatea irabazi asmorik gabeko kooperatiba izango dela.

Zuk parte hartzea behar dugu, eta zuk bezala proiektu honetan parte hartu nahi duten pertsona gehiagorengana heltzea. Ongi etorri.

Komunitatearen parte izan zaitez!