Heko Moneta

Akaso jakingo duzun moduan, EKIHERRI-k Heko proiektuarekin bat egitea erabaki du haren balioekin bat egiten duelako.

Heko tokiko moneta osagarri bat da, urte honen amaieran Baztanen eta Oarsoaldean erabili ahal izango dena, eta etorkizunean herriz herri Euskal Herriko txoko ezberdinetara hedatuko dena, Iparraldean arrakasta handiz martxan dagoen Euskoarekin elkarlanean.

Hekoak onura asko ditu; besteak beste, tokiko jarduera ekonomikoa sustatzen du, gure identitatea indartzeko balio du, Hekotan ordaindutako diru guztia lurraldean bertan geratzea bermatzen da eta trukatu den diruaren % 3 Euskal Herriko eragileei banatzen zaizkie urte bakoitzaren amaieran. Informazio gehiago nahi baduzu, begiratu monetaren webgunea: heko.eus. 

Une honetan, parte hartzeko modu onena bazkide egitea da, proiektuari bultzada bat emateko. Euskal Herri osoko norbanako zein kolektiboak egin daitezke bazkide: heko.eus/bazkidetza