Ekiherri Energia Komunitateak 3 urte daramatza lanean bere lehen instalazio fotovoltaikoa martxan jartzeko, eta gaur egun esan dezakegu gure herriko 140 bazkideren energia kontsumoa jasangarriagoa dela. Hiru urteko lana izan da, eta orain, ospatzeko unea ere iritsi da.
Bazkideentzako ospakizuna urriaren 1ean izango da, arratsaldeko 18:30etan, ERRENTERIAKO EGILUZE IKASTETXEAN (Zentolen Gunea, 35, 20100 Errenteria, Gipuzkoa).
Aurkezpen motz baten eta argazki batzuen ostean, pintxo-poterako tartea izango dugu bertan, gure artean hitz egiteko eta elkar ezagutzeko.
Animatu egin dugun bidea komunitatearekin ospatzera!