-
Energia komunitateak eta autokontsumo kolektiboa hitzaldia Astekliman
Asteazkenean, urriak 23, Energia komunitateak eta autokontsumo kolektiboa izeneko hitzaldia eman genuen Reina Aretoan Asteklima programazioaren barruan. Bertan Egiluze, Ekiherri kooperatibaren lehen autokontsumo instalazioa aurkeztu genuen, zalantzak argitu, eta bazkide eginez parte izateko moduak azalduko genituen. Egiluzeko instalazioa aste bat lehenago amaitu genuen, eta irudian ikusi daiteke aireko lehen ikuspegia.
-
Argi berdea EKIHERRI Komunitate Energetikoaren lehen instalazioarentzat, Egiluze ikastetxearekin lankidetzan
2023ko martxoaren 27an Ekiherri Energia Komunitatearen aurkezpena egin genuen Niessen Kulturguneko auditorioan. Irabazi asmorik gabeko kooperatiba honen helburu nagusia, gaur egungo eredu energetikoa eraldatzeko eragile aktiboa izatea da. Aurkezpena egin genuen egunetik lanean aritu gara lehenengo proiektua martxan jartzeko asmoarekin. Horretarako ezinbestekoa zen estalki bat lortzea eta dagoeneko lortu dugu Egiluze ikastetxeari esker. Estalkiek baldintza […]
-
Ekiherri energia komunitatea aurkeztu genuen Niessen aretoan
Martxoaren 27an Ekiherri energia komunitatea aurkeztu genuen herritarren aurrean Niessen aretoan, eta horrela jaso zuen Ikerne Zarate Errenteriako Hitzako kazetariak: Oarsoaldea, Irun eta Hondarribiako lehen energia komunitatea publikoki aurkeztu zuten atzo. Jakin mina piztu zuen zalantzarik ez dago, Niessen auditorioa lepo bete zelako Ekiherriren berri lehen eskutik jasotzeko. Nora Barroso, komunitate berriko kideak gidatu zuen […]
-
ASTEKLIMA ekimenaren laugarren edizioan parte hartuko dugu
EkiHerri kooperatibako kideok, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astearen (ASTEKLIMA) laugarren edizioan parte hartuko dugu. Ekimen ezberdinen artean eskainiko dugun Energia Komunitateak eta Autokontsumo Kolektiboa izeneko hitzaldia, asteazkena irailaren 27an, 18:30ean, Reina aretoan izango da. Herritarrak gonbidatu nahi ditugu autokontsumo kolektiboa, energia komunitateak eta Ekiherri kooperatiba hobeto ezagutzera. Parte hartu! Ekimen ezberdinen informazio gehiago Herri Bizian […]