Kooperatibaren Ohiko Batzar Orokorra egingo dugu maiatzaren 13an

Ekiherrri Koop. Sozietatearen Ohiko Batzar Orokorra egingo dugu datorren maiatzaren 13an, Errenteriako Reina Aretoan.

Batzarra arratsaldeko 18:00etan hasiko da lehen deialdian, 18:30ean bigarren deialdian eta 19:00etan hirugarren deialdian. Gai-zerrendan, besteak beste, 2025eko kontuak onartzea, balantze energetikoa aztertzea, monitorizazioa eguneratzea eta Ekiherri Komunitatearen egoera aztertzea izango dira. Batzarra amaitzeko, galderen txanda izango da.

Bazkide guztiei dei egiten diegu kooperatibaren eguneroko funtzionamendurako garrantzitsua den hitzordura etortzeko, eta ezin baduzue bozkaren eskuordetzea egiteko. Bazkideek e-postaz jaso duzue informazio guztia.

Errenteriako herritarrei gogorarazi nahi dizuegu komunitatean parte hartzeko bazkidetza irekita dagoela eta izena eman dezakezuela hemen. Gure aldetik herritarrek sortutako energia herritarren artean banatzen jarraitzeko ekimenekin aurrera egingo dugu, aldaketa klimatikoaren aurka eta energia trantsizio justuaren alde komunitatea aktibatzeko bidean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.