Ekiherri energia-komunitatearen hitzaldia: “Kontsumitzeko enpresa aukeratzeak duen garrantziaz
eta horren ondorioez”.
Kontsumo-enpresa erabakitzeko garaian, bakarrik “merkeena” aukeratuz gero, ondorioak ditu maila
ekologikoan eta/edo pertsonengan. Hasiera batean, agian niretzat edo nire etxekoentzat ez badira,
hurbilekoentzat izango dira: nire komunitatearentzat, nire herriarentzat edo maila globalago batean
munduko beste leku batentzat.
Ikusita ze garrantzia duen zein enpresarekin egiten dugun konsumo elektrikoa edo bestelakoa eta
bere ondorioak, Ekiherri energia-komunitateak hitzaldi bat antolatu du Luz Romero
gonbidatuarekin. Latinoamerikan enpresa transnazional handiekin gertatzen denaren testigantza
emango digu, zehazki, Kolonbiako emakumeengan duten eraginari buruz hitzegingo digu.
Luz Romero abokatu eta aktibista ekofeminista kolonbiarra da. Giza eskubideen defendatzailea:
emakumeen eskubideak eta, lurra eskuratzeko eta defendatzeko ikuspegitik.
Hitzaldiaren bigarren zatian Goienerrek parte hartuko du kontsumo alternatibak azaltzeko.
Hitzaldi edonorentzat irekia da eta abenduaren 2an izango da, asteartean, 19:00etan,
Torrekua eraikineko 3. solairuan.

