Argindarraren fakturak ulertzeko tailerrak antolatu ditugu Torrekuan

“Fakturak ulertzeko” tailerra antolatu dugu Errenteriako Torrekua eraikinean. Argindarraren fakturei buruz dituzuen dudak argitzeko aukera izango duzue eraikinaren, 3. solairuan. Ahalik eta jende gehien etor dadin lau saio ezberdinetan errepikatuko da tailerra: 

Gaztelaniaz, azaroaren 4an, asteartean:

  • 10:30etik 12:00etara
  • 19:00etatik 20:30era

Euskaraz, azaroaren 5ean, asteazkenean:

  • 10:30etik 12:00etara
  • 19:00etatik 20:30era

Etorri nahi duenak bi faktura ekarri ditzake (uztaila+abuztua, abuztua+iraila edo iraila+urria). Gomendagarria da ere notak hartzeko eta kalkuluak egiteko gailuak ekartzea.

Informazio gehiago torrekua.eus webgunean