Ekiherri Koop S. Energia Berriztagarrien Komunitatearen Batzar Orokorra egingo dugu ekainaren 30ean , Reina Aretoan. Nahiz eta lehen deialdia 18:00etan izan, ahalik eta bazkide gehien etor daitezen ziurtatzeko, 19:00etako deialdira joatea gomendatzen dizugu.
Bazkide guztiak han izatea gustatuko litzaiguke, baina, ezinezkoa balitz, boto delegatua bidaltzeko aukera izango duzue bazkide guztiek.
Halaber, jakinarazten dizugu Ekiherrik ziurtagiriak prestatu dituela 2023, 2024 eta 2025 urteetako PFEZ aitorpenetan aurkezteko, bazkideak ekarpen ekonomikoa egin zuen unearen arabera. Kasu batzuetan, dagoeneko aurkeztuta dagoen PFEZaren berrikuspena eskatu beharko duzue desgrabazio hori sar diezazuen, eta beste batzuetan, 2025ean egindako ekarpenen kasuan, ziurtagiria gorde beharko duzue datorren urteko PFEZean aurkezteko.
GAI ZERRENDA:
1.- Batzarreko bi pertsona izendatzea, hurrengo egunetan Ohiko Batzar Orokor honi dagokion akta sina dezaten, lehendakariarekin eta idazkariarekin batera.
2.-2024ko urteko kontuak onestea eta
soberakinak banatzea edo galerak egoztea
erabakitzea.
3.- ENERGIA-KOMUNITATEARI BURUZKO
INFORMAZIOA:
• Egiluze instalazioa martxan jartzea (merkaturatzaileak) eta inaugurazioa.
• PFEZarako ziurtagiriak, IBIaren hobarirako eskaera eta urteko kuota (2026): informazioa.
• Energia-komunitatearen bilakaerari eta etorkizuneko erreleboei buruzko monografikoa.
• Oiartzungo Energia Komunitatearekin izandako bileraren berri ematea.
4.- Galderak